Ohiko Galderak

 

 

 

  • Nola eros ditzaket nire seme-alabentzako liburu eta materialak?

Web orriaren goiko menuan testu liburu guztiak aurkituko dituzu, kurtsoka sailkatuta. Kurtso bakoitzean ikastetxeak hurrengo urteari begira aukeratu dituen liburuak aurkituko dituzu soilik; horrela ez duzu hanka sartzerik izango.

 

 

  • Noiz arte eros ditzaket liburuak?

Abuztuaren 15 arte erositako liburuek entrega ziurtatuta daukate irailean. Alegia, eskaria egun hori baino lehenago egitea gomendatzen dizuegu, kurtso hasierarako guztia prest izan dezazuen.

 

 

  • Nola ordaindu daiteke?

Abuztuaren 15 arte txartelarekin ordaindu daiteke, baina prezioaren %10 bakarrik kobratuko dizugu. Gainontzeko %90a liburuak jaso eta hiru hilabetera ordaindu beharko duzu. Hau da, iraila, urria eta azaroan. Liburuak jasotzerakoan ere ordaindu dezakezu, baina %3ko errekargoa izango luke.
Abuztuaren 15etik aurrera txartelarekin ordaintzerakoan %100 ordaindu beharko da erosketa egiterako unean, baina jasotzerakoan ordaintzeko aukera izango da oraindik.

 

 

  • Zer egin behar dut hiru hilabetean ordaintzeko?

Abuztuaren 15a baino lehenago erosi. Egun horretatik aurrera ezingo da hiru hilabetean ordaindu. Aukera hau eskaria baieztatzerako unean azalduko zaizu.

 

 

  • Errekargoren bat al dago jasotzerakoan ordaintzeagatik?

Bai, eskari guztiaren prezioa %3an garestitzen da.

 

 

  • Erosketa irailerako utziz gero, lortuko al ditut liburuak?

Bai, baina gerta liteke klaseak hasi eta oraindik liburuak iritsi ez izatea. Irailean liburuak agortu ohi dira eta argitaletxeek denbora pixka bat gehiago behar izaten dute ale gehiago inprimatzeko.

 

 

  • Noiz iritsiko dira liburuak nire etxera?

Abuztuaren 15a baino lehen erosiz gero, zuk zeuk esango diguzu iraileko zein egunetan nahi dituzun jaso zeure etxean. Eskaria egiterakoan, prozesuaren urratsetariko batean zein egunetan jaso nahi dituzun eskatuko dizugu, irailaren 1etik aurrera. Abuztuaren 15a baino beranduago eginez gero, liburu bakoitzean ikusiko duzu zenbat egun beharko ditugun entregatzeko; gehien jota 20 egun behar izatea gerta daiteke.

 

 

  • Zalantzak dauzkat erosketa egiterako orduan. Egin al dezaket telefono bidez?

Bai, dendaren telefonoan eskaria egiten lagunduko dizute, edo zuzenan eskaria egin ahal izango duzu.

 

 

  • Zenbat balio du liburuak etxera bidaltzea?

20 eurotik gorako eskarientzat bidalketa dohainik da. Hortik behera, kostua pisuaren eta helbidearen araberakoa izango da. Dena dela, eskaria egiterakoan bidalketaren kostua ere jakin dezakezu.

 

 

  • Seme-alaba bat baino gehiago badaukat eta liburu guztiak batera erosten baditut, banandurik jaso al ditzaket?

Aldi berean erositako produktu guztiak kutxa berean bidaliko dizkizugu, ezin baitugu liburuak ikasleka sailkatu, baizik eta eskarika. Pakete ezberdinak jasotzea nahiago baduzu, bi eskari egin beharko dituzu.

 

 

  • Eta faktura?

Paketerarekin gertatzen den bezala, fakturak ez du ikasturteen artean ezberdintzen, eskari bakoitzak faktura bakarra sortzen du. Faktura ezberdinak behar badituzu hobe duzu eskari ezberdinak egin. Dena dela, txartel bidez ordaintzerakoan sistemak zure datuak gogoratzen ditu eta ez duzu datu guztiak behin eta berriz sartzeko beharrik izango; erosketa berriak klik batekin egin ahal izango dituzu.
Zalantzaren bat gehiago baldin badaukazu liburu zein beste materialen erosketari buruz, deitu lasai behean azaltzen zaizun telefonora edo idatziguzu mezu bat.